ANTOLATZAILEAK: Diario Vasco, Arrasateko Udala, Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Korporazioa, EKGK, Konfekoop, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA: Kulturaten ospatutako ekitaldia, ArrasateGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40 pertsona
GAIAK: kooperatibismoa, hezkuntza, berrikuntza
BERTAN: María Ubarretxena (Arrasateko alkatea), Iñigo Albizuri (Mondragon Korporazioa), Rosa Lavín (EKGK), Elena Pérez (Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea), Iker Estensoro (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria)
DINAMIZATZAILEA: Xabi Perez


Nazioarteko Ekintzailetza Kooperatiboko Txapelketaren aurkezpenak, Euskadiko eta Gipuzkoako kooperatiba-sareko eragile nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak bildu zituen. Ekitaldia Arrasaten egin zen, kooperatibismoaren sorlekuan, eta erabat presentziala izan zen.

Ekitaldian 13 protagonistek hartu zuten parte, bai ekimena antolatzen duten erakunde, bai enpresa aholkulari eta baita agintariak ere.

Horregatik guztiagatik, modu arinean egin zen, “antolatzaileak – laguntzaileak – aholkulariak – agintariak” ildoari eutsiz eta esku-hartzeei era dinamikoan bide emanez, ekitaldia behar-beharrezkoa baino gehiago ez luzatzeko.

Ekimenaren helburua da batxilergoko, mundu osoko heziketa zikloetako eta unibertsitateko ikasleengan enpresa-kudeaketako gaitasunak garatzea eta bederatzi hilabeteko epean negozio kooperatiboaren eredua baliozkotzeko gaitasuna garatzea. Proiektuen erronkak Teknologiko-DIgitala, Sanitarioa-Soziala edo Energetikoa-Klimatikoa izan daitezke. 6 talde finalistek azaroaren 19an aurkeztuko dituzte beren proiektuak jendaurrean.