ANTOLATZAILEA: Kutxabank
GUNEA: Reale Arenan egindako ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40 pertsona bertan
GAIAK: kirola, futbola, hezkuntza
PROTAGONISTAK: Ander Guevara eta Aihen Muñoz (Realeko jokalariak)
DINAMIZATZAILEA: Xabi Perez


Zelaian elkarrekin badaude, Realak ez du Europan galduko, Erromako Olinpikoko giroak harritu ditu gehien futbol-zelai batean, edo Messi (Aihen) eta Busquets (Guevara) izan dira elkarren aurka jokatu duten jokalaririk onenak, baina Silva are hobea da. Horiek izan ziren Realeko bi jokalariek 9 eta 14 urte bitarteko 20 realzalerekin eta Kutxabankeko bezeroekin partekatu zituzten bitxikerietako batzuk.

Jokalariei zelairaino laguntzea, jokalariek ongietorria egin eta argazkiak atera ziezazkieten; prentsaurreko bat inprobisatzea, jolasen eta adingabeen galderen bidez; eta bisita bukatzea, idoloen aldagela ezagutuz, dinamitzailearen zereginetako batzuk izan ziren, euskaraz zein gaztelaniaz.

Gazteenen begiradak ikustea, arreta nola jartzen zuten, deskubritzen ari ziren guztia nola barneratzen zuten ikustea eta, aitortu beharra dago, bi jokalarien hurbiltasunaz gozatzea, Kutxabanken jarduera bitxi eta entretenigarri honen gauzarik politenetarikoak izan zen.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg