ANTOLATZAILEA:  Super Amara Bidasoa Atletiko Taldea
GUNEA:  Irunen (Gipuzkoa) ospaturiko ekitaldia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 1000 pertsona
GAIAK: kirola, atletismoa, lasterketa herrikoiak, hezkuntza, balioak
PROTAGONISTAK: Teresa Errandonea
ESATARIA: Xabi Perez


Herritar guztiei zuzendutako ekitaldia da VII. Irungo Miliak 5K Salto, jarduera fisikoa, inklusiboa, osasungarria eta solidarioa sustatzen saiatzen dena. Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Salto Systems-en babesa du, baita FAGen, Bidasoako ESIaren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Kirol Egokituaren Federazioaren laguntza ere.

Inskripzioetan bildutako diru guztia Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Elkartearentzat izan zen, eta haiek ere bere postua jarri zuten erakundearen villagean.

Jardunaldia helduentzako Tippi Tappa ibilaldi osasungarriarekin hasi zen, 5K lasterketekin jarraitu zuen federatutako eta federatu gabeko atletentzat, eta amaitzeko, handbike eta gurpil-aulkirako milia, adimen-urritasuna duten kirolarientzako milia erdia eta AECC Gipuzkoaren aldeko milia solidarioa egin ziren.

Eguraldiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zituzten altuera jauziko, abiadurako eta hesietako erakustaldiak, baina bertaratutakoek Teresa Errandonearekin hitz egin ahal izan zuten.

Pertsona guztiak edozein jardueratan parte hartzera animatzea, eta, horrez gain, ekimenaren espiritu solidarioa gogoraraztea izan ziren esatariaren zereginak.

Bitxikeria pertsonal gisa, Cesar Perezek nire aitonari eskaini zion garaipena, 65 urtetik gorakoentzat 5K-n Espainiako errekor berri bat ezarrita gainera. Bihotzez, eskerrik asko!


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg