Teknologiarekin eta berrikuntzarekin lan egiten duten profesionalen mezua Donostiako gizartera bideratzea eta lurreratzea. Profesionalen, enpresen eta herritarren artean hausnarketarako eta bateratze-lanerako gune bat sustatzea. Eta hori guztia hizkera hurbil, zuzen eta dibulgatzailearekin. Horiek izango lirateke aurtengo WeekInn: Donostiako Berrikuntzaren Asteko aurkezpen-lanak.

“Etorkizunera itzultzea” lelopean, gizakiaren eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du asteak, hainbat ikuspuntutatik: teknologia gizakiaren tresna gisa ala gizakia teknologiaren tresna gisa?

Hitzaldiak, elkarrizketak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketak. Asko dira ekitaldi honek eskaintzen dituen topaguneak, eta, gainera, hiriko hainbat gunetan: Kursaal, Udaletxea, Tabakalera, Talent House, Aquariuma.

Aukera ona, talentua, berrikuntza edo teknologia bezalako gaietan hiriak dituen erronkak hurbiletik eta hizkuntza ulergarrian ezagutzeko. Gure egunerokotasunean presente dauden gaiak, nahiz eta konturatu ez.