ANTOLATZAILEAK: Donostiako Sustapena, Donostiako Udala
GUNEA: Online/offline ekitaldia, Talent House, Kursaal, Donostiako Udalbatza Aretoa eta Maria Cristina Hotela, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 5500 pertsona
GAIAK: berrikuntza, teknologia, hezkuntza
BERTAN: Xavier Marcet, Jaime Garcia Cantero, Pilar Manchon, Jorge Barrero, Esther Borao, Ivan Bofarull eta Cristina Garmendia
AURKEZLEA: Xabi Perez
Teknologiarekin eta berrikuntzarekin lan egiten duten profesionalen mezua Donostiako gizartera bideratzea eta lurreratzea. Profesionalen, enpresen eta herritarren artean hausnarketarako eta bateratze-lanerako gune bat sustatzea. Eta hori guztia hizkera hurbil, zuzen eta dibulgatzailearekin. Horiek izango lirateke aurtengo WeekInn: Donostiako Berrikuntzaren Asteko aurkezpen-lanak.
“Etorkizunera itzultzea” lelopean, gizakiaren eta teknologiaren arteko harremana aztertzen du asteak, hainbat ikuspuntutatik: teknologia gizakiaren tresna gisa ala gizakia teknologiaren tresna gisa?
Hitzaldiak, elkarrizketak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketak. Asko dira ekitaldi honek eskaintzen dituen topaguneak, eta, gainera, hiriko hainbat gunetan: Kursaal, Udaletxea, Tabakalera, Talent House, Aquariuma.
Aukera ona, talentua, berrikuntza edo teknologia bezalako gaietan hiriak dituen erronkak hurbiletik eta hizkuntza ulergarrian ezagutzeko. Gure egunerokotasunean presente dauden gaiak, nahiz eta konturatu ez.