ANTOLATZAILEA: Donostiako Sustapena, Donostiako Udala, Real Sociedad
GUNEA: Online/offline ekitaldiaReale ArenaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 50 pertsona
GAIAK: berrikuntzahezkuntza, teknologia, kirola
BERTAN: Marisol Garmendia (Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzia), Andoni Iraola (Real Sociedad Fundazioko zuzendaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Reala-ren Gabonetako postala diseinatu, Errealitate Areagotua eta 3D Diseinua erabiliz! Erronka horri egin behar izan zioten aurre Donostiako hainbat ikastetxetako ia 300 ikasleek #RSChallenge-aren 2. edizioan.

Realarekin lankidetzan, ekimena Donostiako Sustapenaren helburu estrategikoetako baten ondorio da: Donostiako gazteei, etorkizuneko talentuari, teknologia berriekin ohitzen laguntzea, eta hiriko eragileekin partekatzea. Realarentzat, bestalde, aukera ona da etorkizuneko zaleekin harremanetan jartzeko eta joera berriak antzemateko.

Azkenik, proiektu irabazlea Ekintza Ikastolatik etorri zen, Ander Barrenetxea lehen taldeko jokalariaren laguntzarekin. Sari gisa, klubak, ikasleentzako bisitaz gain, QR kodea txertatu zuen 35000 partidu buletinetan, 60 paneletan jarri zuen kodea Reale Arenan eta Gabonetan denda ofizialetan deskargatzeko aukera ere eskaini zuen.

Zirrara amaierara arte mantentzea, ekitaldiari umore kolpeekin eta kutsu lotsagabea ematea, eta protagonismoa parte-hartzaileengan jartzea izan ziren aurkezlearen zereginetako batzuk.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg