ANTOLATZAILEA: Ibiliz Fundazioa
GUNEA: Gipuzkoako 9 ikastetxe
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 825 ikasle
GAIAK: kirolahezkuntza
BERTAN: Leire OlaberriaJulene SanchezIrati IdiakezIbon MuguerzaXabi Osa


Kutxa Fundazioaren babesa eta Realaren laguntzarekin, Ibiliz Fundazioa Gipuzkoan zehar 9 ikastetxetan aritu zen ikasleei 25 hitzaldi eskainiz #ZabalduBegiak ekimenaren baitan. Kirolari gipuzkoarrek kirolaren balioak eta onurak gogorarazi zizkieten gazteei.

Ia bi hilabetez, kirolaren laguntzarekin istripu edo gaixotasunen bat gainditu duten eliteko kirolariek zein anonimoek euren esperientziak kontatu zizkieten ikasleei. Gainera, emakumezkoen kirolaren erreferenteak klaseetara hurbiltzea ahalbidetu zuen proiektuak. Leire Olaberriak (txirrindularitza), Julene Sanchezek (belar hockeya), Irati Idiakezek (snowboard egokitua), Ibon Muguerzak (surf egokitua) eta Xabi Osak (crossfit egokitua) euren ezagutzak partekatu zituzten ikasleekin.

Aurten, gainera, proiektua Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin osatu zen; izan ere, begiraleek hainbat ariketarekin amaitzen zituzten saioak, betiere osasun-protokoloei jarraituz, eta horietan integrazioa edo talde-lana bezalako alderdiak lantzen ziren.