ANTOLATZAILEAK: Donosti Eventos, RPM-MKTG eta Salto Systems
GUNEA:  Donostian (Gipuzkoa) ospaturiko ekitaldia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 1850 lasterkari
GAIAK: kirola, atletismoa, lasterketa herrikoiak, hezkuntza
PROTAGONISTAK: Maite Arraiza eta Aitor Etxeberria (garaileak)
SPEAKERRA: Xabi Perez


Gipuzkoako proba herrikoien egutegian lasterketa klasikoa dugu hau eta Behobia Donostia lasterketa prestatzeko erabili ohi da. Azken urteetan bezala, 15K-ko distantziari 5K-koa ere gehitu zitzaion, leherkorragoa, roller eta handbike kategoriez gain. Parte hartzaileen ahalegina animatzea, eskertzea eta aitortzea izan ziren mikrofonoaren zereginetako batzuk.

Aurten, probak jasangarritasunaren aldeko konpromisoa indartu du, eta, besteak beste, iturriko ura eskaini du hornidura-postuetan. Gainera, edalontzi birziklagarrietan zerbitzatzen ziren, eta gero edukiontzietan utz zitezkeen, lurrera bota beharrean.

Ibilbidea apur bat aldatuta, korrika aritzeko goiz ezin hobea izan zuten parte-hartzaileek, Amara auzotik irten eta hiriko puntu enblematikoetatik igarota Anoetako Mini Estadioan amaitu arte. Aitor Etxeberria Igeldotarra gizonezkoetan eta Maite Arraiza lazkaotarra emakumezkoetan, izan ziren probako irabazleak.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg