ANTOLATZAILEAK: Diario Vasco, Arrasateko Udala, Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Korporazioa, EKGK, Konfekoop, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA: Garaia Parke Teknologikoan online ospatutako ekitaldia, ArrasateGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 80 pertsona online eta 10 pertsona bertan
GAIAK: kooperatibismoa, hezkuntza, berrikuntza
BERTAN: Maite Couto (Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza, Kudeaketa eta Antolaketa Saileko irakaslea eta ikertzailea), Liher Pillado (Teamcoach Mondragon Team Academyn), Javier Sanz (Elkar-Lan-en zuzendaria, S.Coop)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Kooperatibismoa, ekintzailetza eta berrikuntza izan ziren Mondragon City Challengeko 20 talde sailkatuak bildu zituen prestakuntza-saioaren oinarriak. Txile, Kolonbia, AEB, Valentzia eta Madrilgo taldeek streaming bidez jarraitu zuten saioa lehiaketaren fase berriaren xehetasunak ezagutzeko.

Mondragon Unibertsitateko Maite Coutok eta Liher Pilladok “enpresa-proiektu kooperatiboaren gida” xehatu zuten, agiri horren inguruan garatu behar baitituzte euren aurkezpenak, eta Javier Sanzek, Elkar-Lanetik, eredu kooperatiboaren zertzeladak aurkeztu zizkien.

Jardunaldiak, gainera, proiektuaren garapenean ikasleekin tutoretza-lana egingo duten bi kooperatibak aurkezteko balio izan zuen. Zalantzarik gabe, esperientzia honen balio erantsietako bat da.

Saioa streaming bidez jarraitzen zuten ikasleekin interakzioa lortzea eta hizlariei era argi eta laburrean bide ematea izan ziren aurkezlearen lanaren oinarriak. Komunikatzeko informazio asko zuenez eta aurrez aurreko saioa ez zenez, konexio ahalik eta “garbiena” lortzen saiatzea izan zen helburua.