ANTOLATZAILEAK: Diario Vasco, Arrasateko Udala, Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Korporazioa, EKGK, Konfekoop, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA: Amaia Antzokian ospatutako ekitaldia, Arrasate, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 700 pertsona
GAIAK: kooperatibismoa, hezkuntza, berrikuntza, teknologia
BERTAN: Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea), Iñigo Albizuri (Mondragon Korporazioa), Elena Pérez (Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea), Iker Estensoro (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez
Mondragon City Challenge, Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketaren bigarren edizioaren amaiera, mundu osoko ikasleengan enpresa-kudeaketako gaitasunak garatzea eta 9 hilabetetan negozio-eredu kooperatibo bat baliozkotzeko gaitasuna bilatzen duena.
Bigarren edizioan AEB, Tanzania, Kamerun, Malaysia, Kolonbia, Belgika, Alemania edo Thailandiako 108 taldek hartu zuten parte. Finalean, kategoria bakoitzeko hiru proiekturik osatuenetako taldeek (16-18 urte eta 19-24 urte) euren egitasmoa azaldu zuten epaimahai profesional baten aurrean, eta epaimahai horrek taldeetako kideei ere galdegin zien.
Askotan jendaurrean eta epaimahai profesional batekin gainezka zegoen antzoki baten aurrean hitz egiten zuten lehen aldia izanik, beren proiektuak defendatzen zituzten gazteei laguntzea izan zen aurkezlearen zereginetako bat. Baita ekitaldi osoari jarraipena ematea eta talde finalistei zein aurkezpen eta aurkezpen artean tartekatuz joan ziren umorezko eta magiazko ikuskizunei bide ematea ere.