Lana taldean egiten dut. Zurekin komunikatu eta hazi nahi dut. Zuk aditzera eman nahi duzun ideiari nik nire esperientzia erantsita, zabaltzen lagunduko dizut. Modu dinamiko, fresko eta hurbilekoan.

KAIXO!

Xabi Pérez naiz

Donostiarra, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Hainbat komunikabidetan lan egin nuen ekitaldietan murgildu aurretik. Hogei urte baino gehiago daramatzat era guztietako ekitaldiak koordinatzen, dinamizatzen eta aurkezten.

Jendaurrean hitz egitea, euskaraz, ingelesez edo gaztelaniaz, nire bertuteetako bat da, eta ekitaldi horietan lagun ditudanak eroso sentiaraztea, nire helburuetako bat.

ZERBITZUAK

LANERAKO PREST…

DINAMIZATZAILE

Ekitaldi orok bere giro puntua du. Puntu hori igarri eta gonbidatuen arreta mantentzea dira nire erronkak. Ekitaldi bakoitzak, zurea barne, bere erritmoa du. Horri eustea da nire helburua, interesik galdu gabe.

AURKEZLE

Gidaria. Ekitaldiak protagonistei bide ematea “besterik” eskatzen ez duenean, inaugurazioetan edo agintariekin egindako esker on ekitaldietan adibidez. Errespetuz eta gizalegez, protokoloari jarraituz eta inori protagonismorik kendu gabe.

SPEAKER

Kirol, gastronomia, gizarte edo kultura ekitaldietarako. Oihurik egin gabe, gertakarien berri eman eta girotu besterik ez. Gertatzen ari dena ezagutaraztea gure esku dago. Begi hutsez deigarri dena hitzez osatzea.

“IF THERE IS A WILL

THERE IS A WAY”

Zure helburua lortzea da nire erronka. Talde lanean. Zure mezuaren garrantzia nabarmendu dezagun. Xehetasunetan dago aldea.

HONAKOEKIN LANEAN…

Komunikatuko dugu?