Duela egun pare bat, hilaren 8an zehazki, garraio publikoan maskara erabiltzeak derrigorrezkoa izateari utzi zion. Dena abiadura handiegian doan bizitza honetan, badirudi beste bizitza bateko pandemiarekin lotzen gintuen azken katebegietako bat zela.

Noiz utzi zenion maskara erabiltzeari? Noiz erabaki zenuen pandemia amaitu zela? Iragarpen honekin irudi bat etorri zitzaidan burura: Duela gutxi arte beren segurtasunagatik (eta gureagatik!) maskara eramaten jarraitu duten gidariena.

Eta noiztik daramazue? 2020ko abenduaren 16an, Guztiok Mugituz sariak ospatu genituen Aquariumean, eta aspalditik generaman maskara jantzita. 1995ean Lurraldebuseko lehen emakume gidaria izan zen Purificación Alonso beasaindarrak hunkituta esan zuen moduan: “Bizitza osoa bezeroaren zerbitzura”.

Hori da Lurraldebusen eta gainerako konpainietan orain arte egiten aritu direna. Eta egiten jarraitzen dute. Ahalik eta zerbitzurik onena ematea. Eta gainerakoak maskara ahazten ari ginen bitartean, haiek maskara eramaten jarraitu dute. Haien osasunaren alde. Eta gurearen alde.

Niri behintzat eskerrak ematea besterik ez zait geratzen. Eta nire esker ona.

Beste behin.

P.D. Eta osasun-sektoreko profesionalentzat ez dago hitzik. E-S-K-E-R-R-I-K A-S-K-O