ANTOLATZAILEA: Euskadiko Motoziklismo Federazioa
GUNEA: Gran Hotelean ospatutako ekitaldia, Durango, Bizkaia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 250 pertsona
GAIAK: kirola
BERTAN: Iker Larrañaga, Andoni Domínguez, Begoña Pereda, Alaia Moto Klub, Mas Gas Moto Klub


Euskadiko Motoziklismo Federazioak antolaturik, denboraldian zehar saritutako euskaldun guztiak bildu zituen ekitaldiak. Era berean, aurtengo saioan Iker Larrañaga omendu zen, Munduko Moto-kros Txapelketan 13. postuan geratu zena.

Espainiako txapelketa ezberdinetan 11 podium lortu zituzten euskal ordezkariek. Azpimarragarrienak Iker Larrañagaren (Moto-kros) eta Andoni Domínguezen (Supermoto) lehen postuak edota Begoña Peredaren (Superbike) hirugarren postua.

Halaber, motoziklismoaren kirolari egindako ekarpenagatik esker ona adierazi zitzaien ekitaldian hainbat euskal klubi, hala nola Alaia Moto Klubari edo Mas Gas Moto Klubari.