Ibiliz Fundazioak antolatuta eta Kutxa Fundazioaren mezenasgoarekin, proiektua urriaren 29tik abenduaren 18ra bitartean garatu zen #ZabalduBegiak eta Bete Ametsak lelopean. Helburua da ikasleei transmititzea kirolak eta haren praktikak adierazten dituzten balioak ezbeharrak gainditzeko tresna gisa.

Saioak bi zatitan banatzen ziren. Lehenengoan, eliteko kirolari batek, jardunean edo erretiratuta, bere esperientzia azaltzen zuen, ikuspuntu pertsonal eta intimista batetik.Lehenengo zatia kirolari anonimo baten hitzaldiarekin osatzen zen. Bertan, kirolak ezbehar pertsonal bat gainditzen nola lagundu zion kontatzen zen, istripu bat, gaixotasun bat edo maite zuten pertsona baten galera izan. Bertan parte hartu zuten Leire Olaberriak (txirrindularitza), Irati Arrillagak (belar hockeya), Mirene Etxeberriak (arku-tiroa), Alba Menendezek (eskubaloia), Asier Zubiriak (eskubaloia), Iñaki Caverok (eskubaloia), Jon Areitiok (txirrindularitza), Ibon Muguerzak (surf egokitua), Ryan Goñik (padel egokitua) eta Iker Iglesiasek (saskibaloi egokitua).

Bigarren zatian, praktikoagoa, ikasleek hainbat ariketa egiten zituzten, lankidetza, talde-lana edo enpatia bezalako balioak lantzeko.