ANTOLATZAILEA: Donostiako Sustapena
GUNEA: Online/offline ekitaldia, Maria Cristina Hotela, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 4300 pertsona
GAIAK: berrikuntza, teknologia, hezkuntza
BERTAN: Eneko Goia


Donostiako Sustapenak antolatutako Berrikuntzaren Astearen 7. edizioak aurreko urteetako parte-hartze marka guztiak gainditu zituen, formatu digitalari esker. WeekINN TV Talent Housen instalatu zen eta ekitaldiaren webgunearen bidez jarraitu ahal izan zen, milaka pertsonek jarraitu ahal izan zituzten telebistako saioetan programatutako jarduerak eta egin ahal izan ziren unean uneko ekitaldi presentzialak.

Aurtengo edizioak “Super Aldaketa” izan zuen ardatz. Design Thinking metodologietan jada erabili den kontzeptua da, eta aldaketa disruptibo horiei egiten die erreferentzia. Aldaketa horiek ustekabean iritsi ohi dira, eta eragin katartikoa dute gure bizitzetan. Aurten, adibidez, izurrite moduan pairatu dugu.

Hiru funtsezko elementu daude “Super Aldaketa” horietan: pertsonak, teknologia eta pertsonen arteko harremanak. Astea hiru elementu horien inguruan garatu zen, mota guztietako jarduerekin: hitzaldiak, mahai-inguruak, elkarrizketak, familientzako eta ikasleentzako jarduerak… Asteari amaiera emateko, Donostia INN enpresa berritzaileen sariak banatu ziren Maria Cristina Hotelean, Eneko Goia alkatearen laguntzaz.

Ekitaldian zehar, WeekINNen webgunerako bisitak %26 igo ziren, erabiltzaile berriek %64 egin zuten gora eta, bitxikeria gisa, webgunerako konexioen %40 telefono mugikorretatik egin ziren.