ANTOLATZAILEA: Diario Vasco
GUNEA: Maria Cristina hotelean egindako  ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 80 pertsona bertan
GAIAK: kirola, hezkuntza, berrikuntza, balioak
BERTAN:  Ane Mintegi (tenislaria), Edurne Pasaban (alpinista),  Aitor Francesena (surflaria), Ane Iturria (mendi korrikalaria), Jorge Valdano (komunikatzailea), Eibar Rugby Taldea (emakumezkoen errugbia) eta Txema Olazabal (golf-jokalaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Iaz pandemiak geldialdia eragin ondoren, Maria Cristina hotelean egin zen berriz Bost Izar Sarien hirugarren edizioa.

Eneko Goia hiriko alkatea bertan zela, eta Xabi Alonso bezalako aurreko edizioetako saridunek lagunduta, oraingoan Edurne Pasaban, Aitor Francesena, Jorge Valdano edo Txema Olazabal bezalako kirolarien ibilbidea aitortu zen, edizio honetako Bost Izarreko Kirolaria, eta egun munduko lehen golf-jokalaria den Jon Rahmek ere zoriondu zuen.

Era berean, Ane Mintegi, Wimbledonen Junior mailako garailea izan berria, Eibar Rugby Taldea, kategorian estrainekoz hirugarren postu bikaina lortu zuen emakumezkoen taldea edo Ane Iturria, etorkizun handiko mendiko korrikalari gaztea ere aintzatetsi zituzten.

Maialen Chourraut, historian olinpiar domina gehien irabazi dituen gipuzkoarra ere Donostiara iritsi berri zen.

Zalantzarik gabe, maila handiko hitzordua izan zen, eta Gipuzkoako kirolari asko bertaratu ziren. Sarituak aurkeztea eta giro zirraragarriari eusteaz gain, haien ibilbideak informazio edo pasadizo laburrekin adieraztea izan ziren aurkezpena gidatzeko haria.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg