Lana taldean egiten dut. Zurekin komunikatu eta hazi nahi dut. Zuk aditzera eman nahi duzun ideiari nik nire esperientzia erantsita, zabaltzen lagunduko dizut. Modu dinamiko, fresko eta hurbilekoan.
KAIXO!
Xabi Pérez naiz
Donostiarra, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Hainbat komunikabidetan lan egin nuen ekitaldietan murgildu aurretik. Hogei urte baino gehiago daramatzat era guztietako ekitaldiak koordinatzen, dinamizatzen eta aurkezten.
Nire helburuetako bat da ekitaldietan laguntzen ditudan pertsonak eroso sentiaraztea. Ingelesez, euskaraz edo gaztelaniaz. Elkarrekin komunikatuko dugu?
ZERBITZUAK
LANERAKO PREST…
DINAMIZATZAILE
Ekitaldi orok bere giro puntua du. Puntu hori igarri eta gonbidatuen arreta mantentzea dira nire erronkak. Ekitaldi bakoitzak, zurea barne, bere erritmoa du. Horri eustea da nire helburua, interesik galdu gabe.
AURKEZLE
Gidaria. Ekitaldiak protagonistei bide ematea “besterik” eskatzen ez duenean, inaugurazioetan edo agintariekin egindako esker on ekitaldietan adibidez. Errespetuz eta gizalegez, protokoloari jarraituz eta inori protagonismorik kendu gabe.
ESATARI
Kirol, gastronomia, gizarte edo kultura ekitaldietarako. Oihurik egin gabe, gertakarien berri eman eta girotu besterik ez. Gertatzen ari dena ezagutaraztea gure esku dago. Begi hutsez deigarri dena hitzez osatzea.
AHOLKULARI
Elkarrekin lan egin hitzaldia prestatu eta eszenaratzen, storytelling sinesgarria sortuz, benetakoa, eta lasaitasuna emango dizuna. Enpresetan gero eta gehiago eskatu eta baloratzen dena. Jendaurreko hitzaldia arrakastatsua izan dadin.
“IF THERE IS A WILL
THERE IS A WAY”
Zure helburua lortzea da nire erronka. Talde lanean. Zure mezuaren garrantzia nabarmendu dezagun.
Xehetasunetan dago aldea.