ANTOLATZAILEAK: Streetmarketing eta Uliako Gimnastika
GUNEA: Donostiako Zurriola Hiribidean (Gipuzkoa) ospaturiko ekitaldia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 1000 lasterkari
GAIAK: kirola, atletismoa, lasterketa herrikoiak, hezkuntza
PROTAGONISTAK: Carlos Mayo (5000m-ko Espainiako txapelduna eta olinpikoa), Toni Abadia (Espainiako plusmarkista 10000m-tan eta olinpikoa), Laura Mendez (Espainiako txapeldunordea 3000m-tan), Mikel Odriozola (Gipuzkoako lasterkari olinpikoa)
ESATARIA: Xabi Perez
Gipuzkoako denboraldiko lehen proba atletikoa Uliako 10 K Gimnastika izaten da beti, Euskadiko zein Estatuko proba zaharrena, eta aurten 91. edizioa bete du, lehena 1918an antolatutakoa izanik.
Running-a maite dutenen gozamenerako zirkuitu homologatu eta lauarekin, goiz osoan zehar hainbat proba egin ziren kategoriaren eta distantziaren arabera, eta, beraz, proba nagusia iritsi zen arte mila haurrek baino gehiagok gozatu ahal izan zuten egutegian tradizio handiena duen lasterketeta honetaz.
Gainera, aurten lasterketak errekor berria ezarri du, 1075 parte-hartzaile izan baititu bai proba herrikoian bai elitekoan.
Eliteko proba hasi baino lehen, antolakuntzak Mikel Odriozola omendu zuen, errenteriar martxatzailea. Hiru Joko Olinpikotan parte hartu zuen, eta ahaleginaren eta bere buruaren mugak gainditzearen eredu da.
Eliteko probari dagokionez, lasterkari olinpiko eta Espainiako txapeldun sorta batekin, Nassin Hassausek, Nafarroan bizi den kanariarrak, bere iheskideak (azken edizioko podiuma zena) atzean utzi zituen probaren erdialdean. Bakarrik gailendu eta probako errekorretik 4 segundora geratu zen.
Emakumezkoetan, Laura Mendez valentziarrak erakustaldia eman zuen erlojupekoan, proba ia bakarka egin baitzuen, 33 minutu eta 21 segundutan garaipena lortuz.
Kategoria desberdinetako irteerak antolatzea, sari-banaketa guztiak arintzea eta antolatzea, jardunaldia elebitan dinamizatzea eta eliteko probaren garapena kontatzen joatea izan ziren zereginetako batzuk.