ANTOLATZAILEAK: Donostiako Sustapena, Donostiako Udala
GUNEA: Online/offline ekitaldia, Maria Cristina Hotela, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 50 pertsona + streaming bidez
GAIAK: berrikuntza, teknologia, hezkuntza
BERTAN: Cristina Garmendia (COTECeko lehendakaria), Eneko Goia (Donostiako alkatea), Marisol Garmendia (Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko zinegotzia)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Donostiako Sustapenak antolatutako Berrikuntzaren Astearen barruan, DonostiaINN sarien banaketa da egitarauaren ekitaldi garrantzitsuenetako bat.

DonostiaINNek, negozio berritzaileak garatzearen aldeko apustu garbia eginez, beren jarduera sendotu duten enpresak aintzatesten ditu, eta erreferentzia bihurtu direnak bai beren sektorean, bai hiriarentzat.

Aurten, seigarren edizioan, Donostiako Sustapenak Onena Medicinas-i eman zion DonostiaINN saria enpresa gazte berritzaileari, eta DonostiaINN saria, berriz, Lander Simulation-i. Era berean, DonostiaINN aitorpen berezia egin zitzaion Biodonostiari.

Ekitaldia streaming bidez jarraitzen zuten pertsonak aurrez aurreko entzuleekin konektatzea, euskara eta gaztelania tartekatuz eta agintari, hizlari eta saridun guztiei protokoloaren arabera bidea emanez, ekitaldiaren aurkezpen laneko zereginetako batzuk izan ziren.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg