ANTOLATZAILEAK: Diario Vasco, Arrasateko Udala, Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Korporazioa, EKGK, Konfekoop, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA: Amaia Antzokian ospatutako ekitaldia, ArrasateGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 400 pertsona
GAIAK: kooperatibismoa, hezkuntza, berrikuntza, teknologia
BERTAN: Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea), Iñigo Albizuri (Mondragon Korporazioa), Elena Pérez (Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea), Iker Estensoro (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko lehen Txapelketaren finalaren aurkezpena. 16 eta 24 urte bitarteko ia 300 ikaslek parte hartu zuten, 85 taldetan banatuta, eta Txile, Kolonbia, AEB, Hego Korea edo Zimbauetik etorritakoak.

Ekitaldiaren aurreko egunetan eta proiektuaren enpresa aholkulariei esker, sailkatutako 18 taldeek, ez soilik 6 finalistek, ezagutu ahal izan zuten nola funtzionatzen duen enpresa kooperatibo batek barrutik, kudeaketa demokratikoaren berezitasunekin.

6 talde finalistek, 3 kategoria bakoitzeko, 10 minutu izan zituzten ekitaldi honetan zehar beren proiektu kooperatiboaren azken aurkezpena egiteko epaimahai tekniko eta profesional baten aurrean.

Parte-hartzaile asko lehen aldiz ari ziren jendaurrean hitz egiten eta finalista horiek lasaitzea, konfiantza helaraztea eta lau ordu baino gehiagoko ekitaldian erritmo dinamikoa mantentzea izan ziren aurkezlearen zereginak.