ANTOLATZAILEA: Real Sociedad
GUNEA: Reale Arenako auditoriumean burutu zen ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 200 pertsona
GAIAK: kirola, futbola, hezkuntza
BERTAN: Jokin Aperribay (Realeko presidentea), Andoni Iraola (Real Sociedad Fundazioko zuzendaria), Roberto Olabe (Realeko Futboleko zuzendaria) y Luki Iriarte (Realeko Futbol Hezkuntzako zuzendaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Realak “Made In Gipuzkoa – Gure izaera eta egikera” liburua aurkeztu zuen, Zubietako eredua azaltzen duena, Realaren bihotza, alegia. Izateko eta egiteko modu bat.

Ekitaldiak iragana (Xabi Alonso, Xabi Prieto, López Ufarte edo Larrañaga), orainaldia (Imanol Alguacil edo Roberto Olabe bera) eta etorkizuna (hitzartutako kluben ordezkaritza zabala) bildu zituen.

Fundazioko, Futboleko eta Futbol Hezkuntzako zuzendariez gain, Jokin Aperribay presidenteak ere hartu zuen hitza. Klubak Realeko gazteen taldearen jatorria azaldu zuen adibidez, Zubietan beste modu batean zergatik lan egiten den, harrobiarekin zer lantzen den eta klubak kirol arloan etorkizunerako dituen ildo estrategikoak zeintzuk diren eman zuen aditzera.

Ekitaldiaren estiloa eta erritmoa identifikatzea, eszenaratzea diseinatzen laguntzea edo gidoia orraztea izan ziren esatariaren arduretako batzuk.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg