ANTOLATZAILEA: Deportivo Alaves
GUNEA: Mendizorrotza Estadioan ospatutako ekitaldia, Gasteiz, Araba
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 13500 pertsona
GAIAK: kirola, futbola
PROTAGONISTAK: Joselu Mato (Alaveseko golegilea), Adnan Januzaj (Realeko golegilea) eta Jose Luis Mendilibar (Alaveseko entrenatzaile berria)
ESATARIA: Xabi Perez
COVID19 gaixotuta, Alavesek Mendizorrotzan jokatu ohi dituen LaLiga Santander partidetako speakerra baja izan zen 2022ko lehen partidan. Urteko lehen euskal derbia izateaz gain, Jose Luis Mendilibar etxeko entrenatzaile gisa estreinatu zen.
Talde arabarrak xabiperez.net kontratatzea erabaki zuen, World Feed Reporter gisa aritzeagatik ezagutzen zuena Baskoniaren Euroleagueko partiduetan Buesa Arenan.
Klubeko langileen aurretiko jarrera bikainari esker, egin beharreko aipamenak biltzen zituen gidoi bat erraztuz, eta ohiko speakerrarekin etengabe komunikatuz, lana aurrera atera ahal izan zen, topaketara bertaratu ziren 13500 ikusleek aldi baterako ordezkapena nabaritu gabe.
Esatari lanetan, osasun-neurriak nabarmentzea, babesle nagusien mezuak zaintzea, euskara arin erabiltzea, eta atsedenaldian merkataritza-ekintza bat garatzeko zelai erdigunera jestea ere izan ziren zereginetako batzuk. Alavesen gola babazorro bat gehiago balitz bezala kantatzeaz gain 😉