ANTOLATZAILEA: Real Sociedad
GUNEA: Zuzeneko online ekitaldiaReale ArenaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 40800 bisita Realaren YouTube kanalean
GAIAK: kirola, futbola, Kopako Finala
BERTAN: Iraia Iparagirre, Carlos Martinez, Diego Campoy eta Gorka Otxoa
AURKEZLEAK: Nerea Zusberro eta Xabi Perez


Bere historian lehen aldiz, eta Kopako finalarekin batera, Realak ia 6 orduko saioa eman zuen streaming bidez YouTube, Twitch eta Facebookeko kanaletan.

Reale Arenako platotik, Iraia Iparagirre eta Carlos Martinez aritu ziren Xabi Perezekin, eta Sevillatik Nerea Zusberrok, Gorka Otxoa aktorearekin eta Diego Campoy influencerarekin batera, taldearen azken ordua kontatu zuen.

Markel Bergara, Raul Navas, De la Bella edo Sandra Ramajo bezalako jokalari ohiekin elkarrizketak, Eneko Goia Donostiako alkatearen eta Markel Olano Ahaldun Nagusiaren hitzak, munduko realzaleen agurrak, Sonakay taldearen zuzeneko emanaldia, jokoak, zozketak, opariak, zaleekiko harremana… 6 orduk askorako ematen dute! Jokalariek partidaren ostean aldagelan bertan izandako ospakizuna izan zen emanaldiaren une gorenetako bat.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg