ANTOLATZAILEAK: San Sebastián Gastronomika, Andaluziako Junta
GUNEA: Kursaal Elkargunean ospatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 12000 pertsona
GAIAK: sukaldaritza, turismoa, jasangarritasuna
BERTAN: Julio Vazquez (El Campero jatetxeko chefa), Sergio Humada (Txitxardin jatetxeko chefa), Jose Ferrer (sukaldaritza kazetaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Andaluziako Juntak Gastronomikaren stand-ik zabalena hartu zuen, nazioartean erreferentziazko ekitaldia baita sukaldaritzaren munduan. Stand horretatik kazetariak, Andaluziako sukaldaritzako profesionalak eta Andaluziako BJD eta AGB desberdinetako ordezkariak pasa ziren.

Juntako Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Garapen Iraunkorreko Sailak bultzatutako «gusto del Sur» marka korporatiboaren babespean, standa bisitariaren eta Andaluziako kalitatezko produktuen topagune izan zen.

Hitzaldien, dastaketen, elkarrizketen edo showcookingaren bidez, Andaluziako gastronomiaren geografian eta historian zehar bidaia bat egin zen, probintzia guztiak bisitatuz eta hiru premisa erabakigarri errespetatzen dituzten produktuak ezagutuz: zaporea, osasuna eta jasangarritasuna.

Jarduera guztiak girotzea eta dinamizatzea, dastatzeetatik hasi eta hitzaldietaraino, edo sukaldarien eta publikoaren arteko interakzioa erraztea eta bideratzea izan ziren esatariaren lanetako batzuk.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg