ANTOLATZAILEA: Innobasque
GUNEA: Eureka! Zientzia Museoan ospatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 550 gazte + 120 haur
GAIAK: hezkuntza, teknologia, berrikuntza
BERTAN: Eneko Goia (Donostiako alkatea)


Euskadin Innobasquek antolatuta, 11 urteren ondoren, First Lego League nazioarteko ekitaldi hau Donostiara iritsi zen Donostiako Sustapenaren laguntzari esker.

Mundu mailan, 100 herrialde ezberdinetako 560.000 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute urtero zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea, matematika, talde-lana, erronkak gainditzea eta ahalegina lantzen dituen ekitaldi honetan.

Egunean zehar, 10 eta 16 urte bitarteko ikasle-taldeek irtenbide berritzaileak aurkeztu behar zituzten City Shaper erronkan, eta, gainera, Lego Mindstorms teknologia erabiliz eurek diseinatu, eraiki eta programatu zuten robotaren jokoaz gozatu ahal izan zuten. Donostiako alkate Eneko Goiak ere ekitaldian parte hartu zuen.