ANTOLATZAILEA: Euroleague
GUNEA: Fernando Buesa Arenan ospaturiko ekitaldia, Gasteiz, Araba
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 10000 ikusle bertan
GAIAK: kirola, saskibaloia
PROTAGONISTAK: Markus Howard (Cazoo Baskoniako jokalaria), Ergin Ataman (Efeseko entrenatzailea), Shane Larkin (Efeseko jokalaria)
ESATARIA: Xabi Perez


World Feed Reporter bezala hiru denboralditan bete dudan Euroligako partidarik onena. Baskoniaren eta Efes Istanbulen arteko lehia. Azken urtetako denboraldi onenetako bat ari da jokatzen Baskonia. Efes Istambul da Euroligako egungo txapeldun bikoitza.

Munduko saskibaloiko jokalaririk onenak elkartu ziren lehia honetan: Larkin, Micic, Howard edo Giedraitis. Kolpe trukaketa amaigabea. Gainera, neurketaren atarian “Henry auzia” izan zen hizpide Baskonian.

48-51 atsedenaldian, partida zirraragarria eta tanteo altukoa izango zela iragartzen zuen markagailuak. Baskoniarentzat unerik txarrena hirugarren laurdenaren erdian iritsi zen, 60-71, eta une horretatik aurrera une magikoak bizi izan ziren, etxekoen ahalegina, izaera eta fedea oinarri hartuta.

Harmailekin erabat bat eginik, Baskonia partida luzapenera eramateko gai izan zen eta hortik aurrera Europako txapeldun bikoitzari irabazi zion, 114-111 emaitzarekin.

Irabazleak elkarrizketatzeko neurritasuna eta galtzaileekiko errespetua izan ziren esatariaren ardurak, nazioarteko kanaleko ikusleek protagonisten analisirik onena izan zezaten.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg