ANTOLATZAILEAK: Diario Vasco, Arrasateko Udala, Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Korporazioa, EKGK, Konfekoop, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA: Kulturaten ospatutako ekitaldia, ArrasateGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 100 pertsona
GAIAK: kooperatibismoa, hezkuntza, berrikuntza
BERTAN: Maria Ubarretxena (Arrasateko alkatea) eta Jokin Diaz (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketaren edizio berri baten aurkezpena. Helburua da gazteenen artean enpresa-kudeaketako gaitasunak garatzea, eredu kooperatibo batetik abiatuta.

Batxilergoa, goi-mailako heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak egiten dituzten 16 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.

Lehenengo edizioko zenbaki garrantzitsuenak eta bigarren edizio honetako berritasunak iragartzea, eta ekitaldiari ele bitan jarraipena eta bizkortasuna emateaz gain, enpresa laguntzaileei bide ematea izan ziren aurkezlearen zereginetako batzuk.


Iturria: GOIENA