ANTOLATZAILEA: Fortuna K.E.
GUNEA: Irun eta Donostia artean (Gipuzkoa) ospaturiko ekitaldia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 25000 parte-hartzaile + 1500 ikusle
GAIAK: kirola, atletismoa, lasterketa herrikoiak, hezkuntza
PROTAGONISTAK: Eneko Agirrezabal (txapelduna), Nuria Llugueros (txapelduna) eta Susana Rodriguez (txapeldun paralinpikoa)
SPEAKERRA: Xabi Perez


Euskadiko proba herrikoien egutegiko beste klasiko bat. Behobia Donostia edizio berezi batekin itzuli zen. Bertan, jakina, osasun-neurriak lehenetsi ziren, baina 2025erako parte-hartzean parekotasuna lortzeko helburura hurbildu nahi izan zen, 50/50/25 proiektuaren bidez.

2021eko edizioak ere Behobia Txikia berreskuratu zuen, Anoetako Mini Estadioan larunbat arratsaldean egiten den ekintza. 4 eta 13 urte bitarteko haurrek jarduera fisikoarekin lehen kontaktua dute bertan, askari osasuntsuaz gozatzeaz gain. Hezkuntza osasungarria.

Igandeko proban, Eneko Agirrezabal gipuzkoarrak lortu zuen garaipena, eta Nuria Lugueros leondarrak irabazi zuen emakumezkoetan. Gainera, Susana Rodriguez txapeldun paralinpikoak ere parte hartu zuen proban.

Larunbatean, txikienei mezu positiboak eta atseginak helaraztea izan zen esatariaren zeregina, baita helduentzako eta laguntzaileentzako informazio-mezuak ere. Eta, jakina, jai-giroa zabaltzea.

Igandean, lasterketako buruarekin koordinatzea eta tentsioa eta probaren emozioa mantentzea ziren esatariaren zereginak, zuzeneko jarraipenarekin batera. Gainera, nahitaez bete beharreko osasun-mezuak indartu ziren helmuga inguruan zebiltzan ikusle guztientzat.

Aurten Donostiako Udaletxean ere egin zen probaren aurkezpena. Osasun-egoera zailean aktibatutako osasun-protokolo guztiekin proba garatzeko segurtasun-, konfiantza- eta irmotasun-sentsazioa transmititzea izan zen helburu nagusia.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg