ANTOLATZAILEA: Real Sociedad
GUNEA: Atano III.a pilotalekuan ospaturiko ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 800 pertsona bertan
GAIAK: kirola, futbola, pilota, hezkuntza, euskara
PROTAGONISTAK: Titín III, Koka, Bengoetxea VI, Martinez de Irujo
DINAMIZATZAILEA: Xabi Perez
Realak Reale Arena inguruan antolatu zuen 12 ordu baino gehiagoko egitarauaren baitan ospatu zen ekitaldi hau, Athleticen aurkako euskal derbia zela eta.
Zaletuen arteko harreman ona islatzeko eta kirolaren, kulturaren eta gastronomiaren bidez euskal kultura erakusteko jarduera.
Kasu honetan, Titin III.a, Koka, Bengoetxea VI, Zearra edo Agirre bezalako mitoekin jaialdi bat programatu zen. Ohorezko sakea Martinez de Irujok egin zuen.
Atano III.a pilotalekura hurbildu ziren zaleak animatzea, pilotariak aurkeztea jarraitzaileen maitasuna senti zezaten, sari-banaketa dinamizatzea eta photocall-a antolatzea izan ziren dinamizatzailearen zereginetako batzuk.