ANTOLATZAILEA: Donostiako Sustapena, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA: Kursaal Elkargunean ospatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 100 pertsona
GAIAK: zinemagintza, ikus-entzunekoa
BERTAN: Marisol Garmendia (Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzia), Harkaitz Millan (Kultura Diputatua), Maialen Beloki (Zinemaldiko zuzendariordea), Meritxell Colell (zinema zuzendaria) eta Eneko Sagardoy (aktorea)
AURKEZLEA: Xabi Perez


San Sebastian Gipuzkoa Film Commission sarien XI. edizioaren aurkezpena Zinemaldiaren baitan ematen da eta ospe handiko Film Commission baten laguntzarekin. Filmatu diren kokalekuetako paisaia-, kultura-, hirigintza- eta gizarte-balioak azken urtean ondoen bildu dituen ikus-entzunezko ekoizpena saritzen du.

Aurtengo saria, Beloki, Colell eta Sagardoyk osatutako epaimahaiak emandakoa, Jonás Gutierrezen Quién lo impide (Nork eragozten du?) filmarentzat izan zen. Gainera, aipamen berezia egin zitzaion 2021ean Gipuzkoan 2 hilabetez filmatu zuen Maixabel pelikulari.

Saria emateko irizpideak aurkeztea eta azaltzea, agintariei bidea ematea, epaimahaiarekin solasaldi labur bat dinamizatzea eta eszenatokian sari-banaketa koordinatzea izan ziren aurkezlearen zereginetako batzuk.