ANTOLATZAILEA: Real Sociedad
GUNEA: Online ekitaldiaReale ArenaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 6000 bisita Realaren YouTube kanalean
GAIAK: kirola, futbola, Kopako Finala
BERTAN: Nerea Eizagirre, Juanan Larrañaga, Aritz Elustondo eta Asier Illarramendi
AURKEZLEA: Xabi Perez


Sevillako Kopako finalaren aurreko egunei buruz hitz egiteko Realeko jokalariekin eta jokalari ohiekin egindako solasaldia. Ekitaldia euskara hutsean izan zen eta Realeko YouTube kanalak eman zuen.

Larrañagak Zaragozako Kopako finalean izandako esperientzia gogoratu zuen eta Nerea Eizagirrek duela bi urteko tituluarekin Granadan bizi izandakoak kontatu zituen. Elustondok eta Illarramendik, berriz, aurreko egunak nola bizi dituzten azaldu ziguten.

Realean gaurkotasuna duten protagonistengana hurbiltzeko oso modu ezberdina, pasadizoak, ohiturak eta mania bat edo beste azalduz eta bakoitzaren alderik pertsonalena ezagutuz, lau protagonistekin Kahoot bat jokatuz.

Topaketari giro lasai eta atsegina ematea, benetako protagonistek azaldu ohi ez dituzten xehetasunak partekatzeko erosotasuna lortzea izan zen aurkezpenaren helburua. Final bat jokatu dutenen oroimenak gogora ekartzen laguntzea eta ikuslea finala jokatuko dutenen larruan jartzea ere izan ziren aurkezpenaren helburu. Protagonistekiko interakzioa bilatu zen batez ere.