ANTOLATZAILEA: XPA Eventos
GUNEA: San Luis La Salle ikastetxean garatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 25 haur
GAIAK: kirola, hezkuntza
BERTAN: Julene Sánchez, Agostina Ayala, Sofía Darnay eta Leire Olaberria
DINAMIZATZAILEA: Xabi Perez
Harri eta zur. Horrela geratu ziren Donostiako San Luis La Salle ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 3. mailako haurrak, Realeko belar hockeyko taldeko hiru jokalari gelako atetik sartzen ikusi zituztenean. XPA Eventos-ek antolatutako topaketari esker, kirolariek haurren galderei erantzun zieten, eta hockeyan jokatzen irakatsi zieten.
Urteko lehen hiruhilekoan, ikasleak kirolak transmititzen dituen balioak identifikatzen aritu ziren, baita Olinpiar Jokoak bezalako ekitaldi baten esanahia ere. Ikaskuntza osatzeko, XPA Eventos-ek ekitaldia antolatu zuen Realari esker, belar hockey taldeko hiru jokalari izan ziren bertan. Julene Sanchez donostiarrak, Agostina Ayala eta Sofia Darnay argentinarrekin batera, kirolak zer suposatzen duen eta berari esker zer ikasi duten azaldu zuten. Gainera, Leire Olaberriak, Pekinen 2008ko dominadun olinpikoak, mezu bat bidali zien umeei.
Hiru kirolariek, jolasen bidez, belar hockeyan aritzeko oinarrizko alderdiak irakatsi zituzten. Zalantzarik gabe, haurrek sekula ahaztuko ez duten jarduera izan zen.