ANTOLATZAILEA: Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA:  Donostiako Aquariumean ospatutako online/offline ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 60 pertsona bertan
GAIAK: mugikortasuna, jasangarritasuna
BERTAN: Rafaela Romero (Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua)


Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak #GuztiokMugituz urteroko aitorpen saria banatu zuen Donostiako Aquariumeko Ekitaldi Aretoan. 2017an sortu zen sari hau, Gipuzkoan mugikortasun jasangarria bultzatzea helburu duten ekimenak aintzatesteko eta balioesteko asmoz.

Errenteriako Gurutze Gorria 2017an, Bizikume eta Kalapie 2018an eta Mugi Txartela 2019an izan ziren aurreko edizioetako saridunak. Aurten “Lurraldebuseko emakume gidariei” eskuratu zien Rafaela Romero diputatuak “Guztiok Mugituz” saria, besteak beste, tradizioz maskulinoa izan den esparru batean egindako lana aitortzeko, aitzindariak izan baitira eta berdintasunerako bidea ireki baitute.

Purificación Alonso Martín 66 urteko beasaindarrak jaso zuen saria, gaur egun Lurraldebusen lan egiten duten 105 emakumeen izenean. 1995ean, soilik 3 emakumek lan egiten zuten enpresan, eta horietako bat da Purificación.

Berdintasunaren alde lan egiten duten emakume horien guztien aitorpena izan zen ekitaldia, eta streaming bidez ere jarraitu ahal izan zen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Youtubeko kanaletik.