ANTOLATZAILEA: AECC Gipuzkoa
GUNEA: Online/offline ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 1200 pertsona
GAIAK: kirola
BERTAN: La Oreja de Van Gogh, Sonakay, Bankoa


Izurrite garaia bizi dugun arren, AECC berrasmatu egin zen Minbiziaren aurkako Lasterketaz beste urte batez gozatu ahal izateko. Aurtengoan, parte hartzaile guztiok, astebetez, gure hiriko kaleetan zehar korrika egiteko aukera izan genuen, norbera bere erritmoan eta nahi zuen distantzia osatuz.

Lasterketan izena ematearekin batera, minbiziaren aurkako ikerketarako dohaintza egiteaz gain, gure dortsal pertsonalizatua deskargatzeko aukera eskaintzen zigun, animo-mezu pertsonalizatua txertatzeko aukerarekin.

Gipuzkoan, ekintzari ikusgarritasuna emateko, YouTubeko kanalean jarraitu ahal izan zen probaren irteera birtuala egin zen, eta bertan parte hartu zuten, besteak beste, La Oreja de Van Gogh eta Sonakay taldeek, Bankoaren laguntzarekin.