ANTOLATZAILEA: San Sebastián Gastronomika, Grup GSR eta Diario Vasco.
GUNEA: Online/offline ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 20300 pertsona
GAIAK: sukaldaritza
BERTAN: Martin Berasategi, Juan Mari Arzak, Elena Arzak, Ferran Adrià


Estatuko lehen ekitaldi jendetsua, offline eta online edukiaren formula hibridoa hartzen duena. Munduko erreferentzia sukaldaritzaren arloan, 5 egunez, 103 herrialdetako 20.300 biltzarkidek baino gehiagok egin zuten urteroko hitzordua sukaldaritzako izarrekin.

Emisioa telebistako plato batetik egin zen, komunikazio guztiak ezartzeko gune gisa erabiltzen zena. Batetik, Martin Berasategi, Juan Mari Arzak, Elena Arzak eta Ferran Adrià bezalako izarren sukaldeekin bat egin zuen. Gainera, Senegal, Peru, Kolonbia, AEB edo Ingalaterratik nazioarte mailan gorantz datozen sukaldariekin konexioak egin ziren.

Aurtengo edizioa aitzindaria izan da egungo egoeran kongresu bat egiteko ikusmoldeari dagokionez. Gertaera jendetsuen antolakuntzan mugarri bat izango da, geratzeko iritsi den formatuarekin.