Badut aurtengorako xedea. Eta aurrekoan sareetan komentatu nuen. 2022an, “egun hauetako batean” orain! izan behar du! Eta gogor hasi naiz. Aurten Maratoi Erdia korritzeko helburua jarri diot nire buruari. Nire lehen aldia. Badut erronka. Badut xedea.
Aldaketa hori izango da, ezarritako helburua betetzeko uste sendo hori, agian, altxatzera eta hobetzera bultzatuko nauena, dena modu desberdinean funtziona dezan. Korrika egitera ateratzen naiz eta, lehen “gaur ez nago ibilbidea osatzeko” pentsatzen banuen, orain “pixka bat gehiago, ez da hainbesterako“ da burura datorkidana. Berdin dio kronometroak zer dioen, berdin dio kilometroa osatzeko zenbat denbora behar dudan, Maratoi Erdia osatzea da nahi dudana, korrika egin eta gozatzea.
Eta horrek bizitzaren arlo askotarako balio du, nire kasuan bezala, jendaurrean hitz egiteko. Korrika egiteko bezala, pertsona batzuk beste batzuk baino gaitasun gehiago dute, baina entrenamenduaren, etengabeko hobekuntzaren eta ahaleginaren ondorioz, guztiok izan gaitezke gai auditorium baten aurrean hitz egiteko. Ahal duzu, benetan zure helburua bada.
Egia da auditorium baten aurrean jartzea erronka gogorra izan daitekeela, baina gozatzera iritsi zaitezke. Aurkezpen on baten gakoak erakusten lagun zaitzaket, plan on bat lantzen eta, hala badagokio, inprobisatzen.
Jendaurrean aritu eta pozik geratzea, Iraupen Urma taldeak IndustryTalksen egin duen bezala. Erronka jarri zioten beren buruari, eta eszenaratzen lagun niezaien proposatu zidaten. Azken emaitza arrakastatsua izan da prozesuaren arlo guztietan.
Eta zuk, zer asmo duzu?
Utzi egingo zaituztet, entrenamendua daukat eta.