ANTOLATZAILEA: Real Sociedad
GUNEA: Reale Arenako LG Gaming Espazioan egindako ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 80 parte-hartzaile bertan
GAIAK: kirola, futbola, teknologia, berrikuntza, gaming
PROTAGONISTAK: Jairo Martos, Hippoander
DINAMIZATZAILEA: Xabi Perez


Reale Arenan jokatu zen e-REALA CUP txapelketaren hirugarren edizioa Realak Santiago Bernabeun jokatu baino ordu batzuk lehenago. Urtez urte hazten doan ekimena da, 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta LGren babesarekin.

Azken Fasean 8 jokalari onenak izan ziren, Madrildik ere iritsi ziren parte-hartzaileekin. Futbol profesionalean erabat finkatua dagoen sektorea da e-kirolen sektorea eta gero eta zale gehiago erakartzen dituena.

Izan ere, Jairo Martos, klubeko eSports arloko arduraduna elkarrizketatzeko baliatu zen ekimen hau, eLaLiga hasi aurreko egunetan. Realak Zidane10 du horretarako, Ligako eta Kopako egungo txapelduna.

Topaketetan kaster lana egin eta ikusleak gamer hizkerara hurbiltzea izan ziren jardunaldiko dinamizatzailearen zereginetako batzuk, sari-banaketa animatzeaz gain.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg