ANTOLATZAILEAK: Diario Vasco eta RPM-MKTG
GUNEA: Donostian (Gipuzkoa) ospaturiko ekitaldia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 1600 lasterkari
GAIAK: kirola, atletismoa, lasterketa herrikoiak, hezkuntza
PROTAGONISTAK: Kindie Derseh (txapelduna ginozkoetan) eta Meseret Gebre (txapelduna emazkumekoetan)
SPEAKERRA: Xabi Perez
2021eko azken txanpan egutegira itzuli zen beste ohiko proba bat. Aurtengo Gipuzkoako Maratoi Txapelketa ere ospatu zen eta Euskadiko 10km-takoa.
Kirol arloan bakarrik, Etiopiako ordezkarien nagusitasun ukaezina bi kategorietan. Bitxia bada ere, bi kasuetan lasterketa 30. kilometrotik aurrera erabaki zen.
Emakumezkoetan, erreferentziarik gabe korritu zuen Meseret Gebre probako errekorra hausteko zorian egon zen. Gizonezkoetan, Kindie Dersehk saio bikaina egin zuen, probako errekorretik hiru minutura, baina proiekzioa duen atleta dela berretsiz.
Nahitaezko osasun-neurriak errepikatzeaz gain, lasterketako egoeraren berri une oro ematea izan zen esatariaren zeregina. Gainera, eguraldi txarra zela eta, adoretzeko mezuak zabaldu zitzaizkien parte-hartzaile guztiei, aldi oro egindako ahalegina eskertuz.