ANTOLATZAILEA: Donostiako Sustapena, Donostiako Udala
GUNEA: Kursaal Elkargunean ospatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 400 pertsona
GAIAK: hezkuntza, berrikuntza, teknologia
Donostiako Sustapenak, hiriaren garapen ekonomikoa eta berrikuntza helburu duen erakundeak antolatu zuen #DonostiaInnovationChallenge ekitaldia. Bertan, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako edo Unibertsitateko ikasleek taldean lan egiten, irtenbide berritzaileak ikertzen eta planteatutako erronkei erantzuten ikasi ahal izan zuten, modu dibertigarrian.
Aurtengo edizioan, ikasleek teknologia disruptiboen bidez (Adimen Artifiziala, 3D inprimaketa, Errealitate Birtuala, Gauzen Internet eta robotika) Donostiarako hobekuntzak ekartzeko erronka zuten.
Azken jardunaldian, 11 talde finalistek 3 minutu izan zituzten beren proiektua enpresa eta zentro teknologiko ezberdinetako ordezkariek osatutako epaimahai baten aurrean azaltzeko.