ANTOLATZAILEA: Diario Vasco
GUNEA: Maria Cristina hotelean egindako  ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 120 pertsona bertan
GAIAK: kirola, hezkuntza, berrikuntza, balioak
PROTAGONISTAK:  Julen Aginagalde (eskubaloia), Nahia Zudaire (igeriketa), Zuhaitz Gurrutxaga (komunikatzailea), Annette González Etxabarri (surf), Bitor Garitaonandia (surf), Nahia Garrido (igeriketa), Sara Alonso (lasterkaria), Miguel IndurainMarino LejarretaAbraham Olano eta Miguel Mari Lasa (txirrindularitza)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Bost Izarreko Kirolarien Sarien bosgarren edizioa da aurtengoa, eta Indurain, Olano, Lejarreta eta Lasa txirrindulariei omenaldi berezia egiten zien, uztailean Frantziako Tourra Donostiara itzuliko baita.

Hiriko alkate Eneko Goia eta Kiroletako diputatu Maria Jose Telleria bertan zirela, aurten Julen Aginagalderen ibilbidea, Nahia Zudaire igerilari paraolinpikoaren lan ona eta Zuhaitz Gurrutxagaren kirol-umorea aitortu ziren.

Halaber, Annette González Etxabarri eta Bitor Garitaonandia surflariek promesa gazteen saria jaso zuten, Nahia Garrido igerilariak kirolari errebelazioaren saria eta Sara Alonso urteko kirolaria izan zen.

Zalantzarik gabe, edizio berezia eta ezberdina izan zen, txirrindularitza omendu nahi izan baitzen, Frantziako Tourra Gipuzkoara itzuliko denean. Horretarako, kirol honetako 4 mito omendu ziren: Miguel Indurain, Marino Lejarreta, Abraham Olano eta Miguel Mari Lasa.

Saridunak aurkeztea eta tonu zirraragarria mantentzea, haien ibilbideak informazio pilula edo pasadizo laburrekin kontatzeaz gain, izan ziren aurkezpenaren hariaren oinarri.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg
Iturria: Diario Vasco