ANTOLATZAILEA: Eusko Jaurlaritza
GUNEA: San Mames Estadioan ospatutako ekitaldia, Bilbo, Bizkaia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 1000 pertsona
GAIAK: kirola, futbola, hezkuntza, euskara
PROTAGONISTAK: Egoitz Txurruka (DJ Txurru), Oihan VegaMiren Nogales
AURKEZLEA: Xabi Perez


Eusko Jaurlaritzak abian jarritako proiektu pilotua, euskal gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan euskararen erabilera sustatzeko.

Kasu honetan, zenbait komunikatzailek zuzeneko saio bat sortu zuten, 4 ordu baino gehiagoko emisioarekin eta euskara hutsean, eta Eusko Jaurlaritzaren Twitch kanalaren bidez eskaini zen, Athleticek eta Realak San Mamesen jokatu zuten euskal derbytik abiatuta.

Saioaren lehen zatian, estadioaren inguruan bi taldeetako zaleekin konexioak egin ziren, euskal kirol edo kulturako pertsonaiak elkarrizketatzeaz gain.

Ondoren, Aitor Lopez Rekarte eta Koikili jokalari ohien laguntzarekin, bi taldeen arteko partida kontatu zen, zaleen iritziak jarraitzeaz gain.

Zalantzarik gabe, esperientzia desberdina, berritzailea eta erantzukizun handikoa, eduki fresko eta entretenigarria eskaintzen saiatzen dena, euskara errespetu handiz erabiltzen duena, Twitchen euskal gazteekin konektatzen saiatuz.