ANTOLATZAILEAK: Diario Vasco, Eusko Jaurlaritza, Lanbide eta Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA: Donostiako Aquariumean egindako ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 200 pertsona
GAIAK: hezkuntza, berrikuntza, teknologia
BERTAN: Jabier Larrañaga (Gipuzkoako Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua), Gloria Mugica (Lanbideko Zuzendari Nagusia)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Zein erronka ditugu enplegua modu aktibo eta eraginkorrean bilatzeko? Hori izan zen Gazteria eta Enpleguari buruzko jardunaldi honen 6. edizioan erantzun nahi izan ziren galderetako bat.

Horretarako, jardunaldi dinamiko, parte-hartzaile eta aktibo honetan, ikasleek hitzaldi disruptiboez gozatzeko aukera izan zuten. Sergio de Miguel coach-a adibidez emozioen kudeaketaz eta aukeren erakarpenaz aritu zen.

“Enplegu-bilaketan nola eragin” ere aztertu zen ieTeam-eko arduradunekin, edo “nola lortu arrakasta esperientzia profesionalik gabe”, Sheyla Pérez Sevilla marketingdirecto.com-eko ekitaldien zuzendariaren eskutik.

Jardunaldia osatzeko, mahai-inguru labur batean Javier Larrañaga diputatua, Lanbideko Maite Granadorekin batera, Donostiako hainbat unibertsitatetako ikaslerekin solasean aritu ziren.

Ekitaldia dinamikoa eta disruptiboa bazen ere, hizlariei bidea emateko argumentuzko hari bat eraikitzea, bertaratutakoak partaide egitea eta amaierako mahai-ingurua moderatzea izan ziren aurkezlearen zereginetako batzuk.