ANTOLATZAILEAK: Zumaiako Triatloi Taldea eta Euskadiko Triatloi Federazioa
GUNEA: Zumaian (Gipuzkoa) ospaturiko ekitaldia
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 400 pertsona
GAIAK: kirola, triatloia, hezkuntza
PROTAGONISTAK: Helene Alberdi, Mikel Arrasate, Ruben Viso (2021eko Euskadiko Triatloi txapeldunak)
SPEAKERRA: Xabi Perez
Irteera mailakatuekin, ohikoa ez den leku batean, atleta federatuen parte-hartze esklusiboarekin, baina azkenik Zumaiako Triatloiaren 14. edizioa ere egutegira itzuli zen, Euskadiko Triatloi Txapelketa gisa ere balio izan zuena.
Sprint modalitatean, 750 metroko igeriketa, 20 kilometroko txirrindularitza (Zumaia – Aizarnazabal – Zumaia) eta 5 kilometroko lasterketarekin, 400 federatu baino gehiago lehiatu ziren berriro, eta egutegiko hitzordu erakargarrienetako batez gozatu zuten.
Aurtengoa edizio historikoa izan zen gainera, lehen aldiz jokatu baitzen paratriatloi maila, Ruben Visok irabazi zuelarik.
Lana funtsean, euskaraz egin zen, gaztelaniazko oinarrizko mezuen laguntzarekin. Parte-hartzaileei azken oharrak eman zitzaizkien, bai osasun-arlokoak bai lehiaketakoak, eta lasterketako egoeraren berri ematen joatea izan zen lana. Horrez gain, garaikurrak emateko ekitaldia girotu zen.