ANTOLATZAILEAK: Donosti Cup, Donosti Eventos eta Diario Vasco
GUNEA: Udalbatza Aretoan egindako  ekitaldiaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 50 pertsona bertan
GAIAK: kirola, futbola, hezkuntza
BERTAN:  Eneko Goia (Donostiako Alkatea), Javier Larrañaga (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua), Iñigo Olaizola (Donosti Cup-eko Zuzendaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Eneko Goia Donostiako alkateak esan ohi duen bezala, Donosti Cup hasten denean hasten da ofizialki uda hirian. Urte gogor baten ondoren, ez baita ahaztu behar izurritea oraindik ez dela gainditu. Estatuko oinarrizko futbol txapelketa handiena da Donosti Cup 420 talderekin, eta Gipuzkoako hiriburuko udaletxea izan aurkezpen ofizialaren agertoki.

Edizio hau bertakoagoa izango da nazioartekoa baino, ekipo gutxiagorekin eta osasun-neurri gehiagorekin, baina betiko balio berberekin. Izan ere, aurtengoak lau txapelketa izango ditu:

  • Masters Cup, +35, +45 eta +50 kategoriekin gizonezkoetan eta +30 emakumezkoetan.
  • Authentics Cup: futbol txapelketa inklusiboaren lehen edizioa Reala, Eibar eta Levante fundazioetako taldeekin.
  • Unibertsitate-kategoria: B25 eta G25, estatuko eta nazioarteko unibertsitate-taldeak erakartzeko helburuarekin.
  • Donosti Cup klasikoa, munduko hainbat txokotako taldeekin, AEB edo Japonia kasu.

Aurtengo neurrietako batzuk honako hauek dira: parte-hartzaile guztientzako antigenoen testa, instalazioetara sartzeko kontrola, maskarak nahitaez erabili beharra edo partidu eta partiduaren arteko tartea.

Antolakuntzak eskerrak eman zizkien erakunde eta babesleei, gure gazteei kirola ahalik eta modu seguruenean egiten jarraitzeko aukera eskaintzeko hartutako konpromisoagatik.