ANTOLATZAILEA: Donostiako Sustapena, Donostiako Udala, Real Sociedad
GUNEA: Online/offline ekitaldiaReale ArenaDonostiaGipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 270 pertsona
GAIAK: berrikuntzahezkuntza, teknologia, kirola
BERTAN: Marisol Garmendia (Donostiako Udaleko Garapen Ekonomikoko zinegotzia), Jokin Aperribay (Realeko presidentea)
AURKEZLEA: Xabi Perez


Aurrez aurre bildu ziren #RSChallenge-aren Azken Galan proiektu honetako talde finalistak, eta streaming bidez, parte hartu zuten taldeetako ikasle guztiak. Ikasle horiek zuzenean jarraitu zuten ekitaldia beren geletatik.

Proiektua Donostiako Sustapenaren Donostia Innovation Campus programaren barruan dago, eta helburua da etorkizuneko belaunaldiei laguntzea berrikuntzari lotutako gaitasunak garatzen, hezkuntzaren arloko eragileekin batera.

Aurtengo edizioan, Realari Reale Arenako espazio baterako erabilera proposatzea zen erronka. Ia bi hilabetez, Donostiako 6 ikastetxetako 257 ikaslek 57 talde osatu zituzten 57 proiektu aurkezteko.

Aintzatespenak honako hauentzat izan ziren: partida egunean zaleekin lotura sortzeko ideiarik onena; eguneroko erabilerarako; diseinu teknikorik onena eta claim onena. Jatorrizko ideiarik onenari lehen saria Aldapetako Los Txiribitones taldearentzat izan zen, talde txuri-urdinaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen dituen escape room bikoitza dakarren proposamenarentzat.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es irudi-1024x172.jpg