ANTOLATZAILEA: Diario Vasco
GUNEA: Maria Cristina Hotelaean ospatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 120 pertsona
GAIAK: sukaldaritza
BERTAN: Martin Berasategi, Elena Arzak, Sergio Humada, Txitxardin


COVIDaren ondorio izan den konfinamendua eta gero, Diario Vascok antolatutako ekitaldiak, Gipuzkoan ostalaritza aktibatzen laguntzeaz gain, gastronomiaren sektorea sasoiko dagoela eta sukaldaritzako profesionalen belaunaldi-erreleboa bermatuta daudela baieztatzeko aukera eman zuen.

9 kategoria dira eta horietako bakoitzean 3 hautagaitza daude. Guztiak Elena Arzak edo Martin Berasategiren mailako pertsonaiez osatutako epaimahai batek hautatuak. Hirugarren edizio honek ere balio izan zuen gazte ekintzaileei laguntzen dieten #TalentoGastro sari hauen ospea berresteko.

Sukaldari onenaren Talento Gastro 2020 saria Lasarte Oriako Txitxardin jatetxeko Sergio Humadarentzat izan zen, eta Gipuzkoara bidaiatzen duten kuxkuxeroentzat ezinbesteko geldialdia bihurtu da, euskal sukaldaritzaren belaunaldi berriak aurkezten dituen proposamenetaz gozatzeko.