ANTOLATZAILEAK: Opegui (Gipuzkoako Baxurako Arrantzako Ekoizleen Erakundea), Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioa, Diario Vasco, BM supermerkatuak eta Laboral Kutxa
GUNEA: Donostiako Aquariumean egindako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 200 pertsona bertan
GAIAK: sukalaritza, arrantza, lehen sektorea
BERTAN: Eneko Goia (Donostiako alkatea), Bittor Oroz (Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea), Izaskun Gomez (Pasaiako alkatea), Miren Garmendia (Opeguiko zuzendaria)
AURKEZLEA: Xabi Perez
Euskadiko baxurako arrantza zabaldu eta balioestea eta gazteak sektorera hurbiltzea dira proiektu honen helburuetako batzuk. Lehenengo edizioa Kofradia Sariak emanez amaitu zen, baxurako arrantzarekin lotutako lanbideetan lan egiten duten emakume eta gizonei omenaldi gisa.
Getariatik Hondarribiaraino, Pasaian edo Donostian, bizitza osoa baxurako arrantzan eman duten pertsonak izan ziren omenduak. Jasotako sariaz gain, urte horietan guztietan bidelagun izandakoek maitasun-hitzak eskaini zizkieten.
Omendutako sei pertsonak ekitaldiaren erdigunean jartzea eta tonu hunkigarriari eta zenbaitetan zirraragarriari eustea izan ziren esatariaren lanak, beti ere gehiegikerian erori gabe ere.