Esan ohi da garrantzitsuena ez dela arazoa, aurre egiteko erabiltzen duzun jarrera baizik. Filosofia horri eusten saiatzen naiz egoera korapilatsuren bati aurre egin behar diodanean. Izan ere, krisiek gu ezegonkortzea eta frustratzea eragin badezakete ere, geure burua hobetzeko benetako aukerak dira šŖ
Pandemian zehar, mundu guztiak bezala, geldialdi bat behartu behar izan nuen nire bizimoduan. Hala ere, baikorra izaten eta “hausnartzeko denbora gehiegi izateari” alde ona bilatzen saiatu nintzen.
Orduan, nire sektorean trebatzen jarraitzea erabaki nuen, eta bereziki aspaldian buruan nerabilen zerbaitetan: Enpresa Kudeaketako Master batean (kirol arloan noski). Eta eskuartean daukat titulua! Motibazio horrek lagunduko dit bezero bakoitzari ahalik eta zerbitzurik onena eman ahal izateko.
Izan ere, Xavier Marcetek dioen bezala, “zailena ez da ikastea, desikastea baizik”. Profesional gisa urteak ematea, nire kasuan komunikazioaren arloan, ez da nahikoa arrazoi gure lanbidea erabat menderatzen dugula pentsatzeko. Garrantzitsua da gure burua ezagutza berrietara zabaltzea eta gusutuko dugun horretan inkonformistak izatea.
Ez diezaiogun inoiz trebakuntzari uko egin! š
P.D. Mila esker nire maisuari master amaierako lanean, Jose MarĆa Santosi, dena hain erraz egiteagatik aholkua emanez eta proiektu osoan zehar gidatuz.