ANTOLATZAILEA: Gipuzkoako Foru Aldundia
GUNEA: Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan ospatutako ekitaldia, Donostia, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 200 pertsona
GAIAK: mugikortasuna, jasangarritasuna
BERTAN: Rafaela Romero (Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Diputatua)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako Departamentuak antolatuta, sariak Departamentuaren helburuetako baten alde lan egiten duten pertsona edo erakundeen lana aitortzea du helburu: lurralde jasangarri batean konektatutako pertsonak lortzea.
#GuztiokMugituz saria jaso zuen erakundea MUGI txartela izan zen. Gipuzkoar guztiek ezagutzen duten garraio-sistema da, eta herritarrek gehien baloratzen duten zerbitzuetako bat da. Europa mailan erreferentziazko sistema da, eta lurraldearen kohesio soziala errazten du mugikortasun jasangarriaren bidez.
Rafaela Romero diputatuak “Guztiok Mugituz” saria eman zion GGLA Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako presidente Aiz jaunari, sona handiko ekitaldi hau galdu nahi izan ez zuten agintari eta lagunen aurrean.