ANTOLATZAILEA: Diario Vasco
GUNEA: Malekoian ospatutako ekitaldia, Zarautz, Gipuzkoa
PARTE-HARTZAILE KOPURUA: 150 pertsona
GAIAK: sukaldaritza
BERTAN: Martin Berasategi, David de Jorge, Zigor Argiñano, Benjamin Lana, Jose Carlos Capel, Roser Torras, Araneta erretegia, Joseba Odriozola, Carlos Corral, Casa Lola
Diario Vascok antolatuta, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko haragi eta arrain parrilerorik onenak bildu zituen txapelketak bi egunez Zarautzen. Ekitaldi ezberdin honetan bildu ziren ehunka ikusleen begiradapean egin zuten lan parrilleroek.
Parte hartzaileek, gainera, epaimahai zorrotz baten epaia jaso zuten, Martin Berasategi buru eta David de Jorge edo Zigor Argiñano sukaldariek osatua, baita Benjamin Lana, Jose Carlos Capel eta Roser Torras sukaldaritza kritikari ospetsuek ere.
Lehen jardunaldian, Araneta erretegiko Joseba Odriozola gipuzkoarrak erreboilorik onena aurkeztu zuen parrilan. Bigarren jardunaldian, Carlos Corral (Casa Lola) nafarrak lortu zuen txuletarik onenaren titulua.